Dringilin dron

Dringilin dron
Jatorria
Egilea(k)Resurreccion Maria Azkue
Argitaratze-data1922
Ekoizpen lekuaAramaio
Ezaugarriak
Genero artistikoaGabon kanta eta herri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Dringilin dron eguberrietako euskal abesti herrikoia da. Kanta herrikoi hau Azkuek jaso zuen Aramaion, eta Cancionero Popular Vasco liburuan argitaratu zuen 1922an.[1][2]

Donostiako Orfeoiak 1924an grabatu zuen 78 RPMko Neska zarra diskoan[3]. Diskoan bi abesti zeuden: [4]

  • Dringilin dron, kanta herrikoia
  • Neska zarra, Secundino Esnaola

Partitura eta audioa

Honela hasten da abestia:[2]

\relative c' 
{\time 2/4 \key c \major 
 r4 e8e16e16 a4 c8d8 e4 
 e,8e16e16 a4 c8d8 e4 
 e8e16f16 d8d16e16 c8d8 
 \time 3/4 e8e8 b8c16d16 c8b8
 \time 2/4 a4 r4
}
\addlyrics 
{ 
Drin -- gi -- lin dron, gaur Ga -- bon
Drin -- gi -- lin dron, gaur Ga -- bon
sa -- be -- la be -- te -- a -- dau -- kat e -- ta
bes-- te -- ak hor kon -- pon.
}


Hitzak

Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon. (bis)

Mazkelu bete aza egosi,
koloretsu ta gorriak
bereala iruntsi neutzazan
azkenengoko orriak.

Dringilin dron, gaur Gabon,
dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon.

Hiru puntako askal batekin,
sakatrapua bailitzan
ezti-lapiko handisko bati
barrua uts-uts ein neutsan

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  2. a b «Dringilin dron. Euskal kantutegia» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  3. Orfeoiko weborrian beste data agertzen da, 1923, baina Columbiaren katalogoek 1924 esaten dute.
  4. https://web.archive.org/web/20160816163053/http://www.orfeondonostiarra.org/eu/diskografia/orria_10/1923/nezka-zarra-.html

Ikus, gainera

  • Mesias Sarritan
  • Gabonsariak (Munibe)
  • Hator hator
  • Mari Domingi
  • Oi Bethlem
  • Olentz-ero
  • Olentzero joan zaigu
  • Oles ta oles (abestia)

Kanpo estekak

  • Pantxoa eta Peioren "Dringilin dron" abestiaren bertsioa entzungai
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256402
  • Wd Datuak: Q12256402