Epaminondas (antzinako grezieraz: Ἐπαμεινώνδας; Tebas, c. K.a. 418 - Mantinea, K.a. 362) Beoziako militarra eta politikoa izan zen. Alderdi demokratikoko kidea zen, eta Tebasko Pelopidas jeneralari lagundu zion espartarrak aienatzen (Leuktrako gudua, K.a. 371). Ondoren Tebasen nagusitasuna azaldu zuen Greziako erdialdera eta Meseniako lurraldea kendu zien lazedemoniarrei. Tesalian eta Peloponeson kanpainak egin ondoren, Esparta, Atenas eta haiekin bat eginik zeuden beste hirietako gudarosteak Mantinean garaitu zituen, baina borroka horretan zauritu zuten. Epaminondasen garaipenek itzali zuten Espartaren ospe militar handia eta behin-behineko nagusitasuna eman zioten Tebasko hiriari, Greziako gainerako hirien artean.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epaminondas ![Aldatu lotura Wikidatan](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/63/Arbcom_ru_editing.svg/12px-Arbcom_ru_editing.svg.png) |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.