Luzio Flavio Arriano (latinez: Lucius Flavius Arrianus; antzinako grezieraz: Ἀρριανός, Arrianos; Nikomedia, Bitinia, c. 85 - c. 174), Arriano Nikomediakoa izenaz ere ezaguna, grezieraz idatzi zuen historialari eta filosofoa izan zen. Erromatar Inperioan kargu politiko garrantzitsuak bete zituen; halaxe, Kapadoziako gobernadore izan zen 131-137 urte bitartean.
Lanak
Flavio Arrianok Epikteto filosofo estoikoaren irakaspenak bildu zituen, Enkhiridion eta Diatribai izenburupean. Historiografian, Alexandro Handiaren espedizio militarrak kontatu zituen Anabasis bilduman.[1] Indiako deskribapen bat ere idatzi zuen, Indica izenburukoa.
Erreferentziak
- ↑ Ez da nahastu behar Xenofonteren Anabasis historia-liburuarekin. Flavio Arrianok liburu hori, eta izenburua ere, hartzen ditu eredutzat.