Glioxisoma

Glioxisoma landaren zelula eukariotoetan eta onddo batzuetan agertzen den peroxisoma berezia da. Arto, soja, ekilore, kakahuete eta kuia hazietan bereziki ugariak dira[1].

Funtzioa

Hazietan lipidoak pilatzen diren zeluletan egoten da, haziaren hoziketa garaian lipido horiek oxidatu eta karbohidrato bihurtzen baitituzte. Landareak karbohidrato hauek erabiltzen diru energia iturri gisa fotosintesia egiteko gaitasuna eskuratzen duen artean.

Glioxisometan gantz azidoak degradatu egiten dira beta oxidazioaren bidez eta azetil-CoA molekulak ekoizten dira. Molekula hauek glioxilatoaren zikloan sartzen dira, hortik organuluaren izena. Glioxilatoaren zikloaren bidez glukoneogenesia burutu eta glukosa ekoizten da. Hazietan oso garrantzitsua da ziklo hau, glukosa ekoizteko beste modurik ez baitu zelulak. Glioxisometan gainera ziklo hau burutzeko beharrezkoak diren bi entzima ere gordetzen dira, isozitrato liasa eta malato sintasa[2].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Graham, Ian A.. (2008-06-01). «Seed Storage Oil Mobilization» Annual Review of Plant Biology 59 (1): 115–142.  doi:10.1146/annurev.arplant.59.032607.092938. ISSN 1543-5008. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. «Glioxisoma» www.quimica.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2086233
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D020676
  • Wd Datuak: Q2086233


Zelularen osagaiak

Nukleoa: NukleoloaNukleoplasmaGaineztadura nuklearraPoro nuklearrakKromosomaKromatinaXafla nuklearraDNA


Zitoplasma: MitokondrioakGolgi aparatuaErretikulu endoplasmatikoaErribosomakPlastidioak (kloroplastoak, kromoplastoak, leukoplastoak) • Besikulak (lisosomak, endosomak, fagosomak, bakuoloak) • Zitoeskeletoa (mikrofiruak, firu ertainak, mikrotubuluak) • ZentrioloakZentrosomaPeroxisomak • Diplosoma


Zelula mintza: Zelula hormaFosfolipidoakKolesterolaProteinakPolisakaridoakZilioakFlageloa