ISO 8601
ISO 8601 arauak datak eta orduak zehazteko erabiltzen den idazkera estandarra markatzen du. Idazkera estandar honek plataforma anitzen arteko migrazioa errazten du. Ezkerretik eskuinera denborarik luzeenetik laburrenera ordenatzeko irizpidea jarraitzen da.
Adibidez, egun zehatz bat adierazteko, UUUU-HH-EE idatziko genuke, non UUUU urtea den, HH hilabete zenbakia, 0-ak barne (02: otsaila) eta EE eguna, 0-ak barne (09: hilak 9)[1]. Euskaraz data adierazteko moduarekin bat egiten du estandarrak.
Esate baterako, 1981eko otsailaren 23a, 1981-02-23.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «ISO - ISO 8601 — Date and time format» ISO (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
Kanpo estekak
Datuak: Q50101
Multimedia: ISO 8601 / Q50101