Pays d'Orthe
Pays d'Orthe (okzitanieraz: País d'Òrta) Okzitaniako lurralde historikoa da, Landetan dagoena. Egungo Peirahoradako kantonamenduan kokaturik, Antzinako Erregimenean hamaika parrokiaz osaturik zegoen: Orthevielle, Igaas (Peirahorada), Lanne (Port-de-Lanne), Saint-Etienne-d'Orthe, Bélus, Orist, Saint-Lon (les- Mines), Pey, Siest, Cagnotte eta Cazorditte (Cagnotte).
Iparraldean Maremne eta Chalosse, mendebaldean Pays de Gosse, Lapurdi eta Nafarroa Beherea, hegoaldean Nafarroa Beherea eta ekialdean Chalosse ditu.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3373396
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |