Txingor
Eguraldia |
---|
![]() |
Urtaroak
|
Ekaitzak
|
Prezipitazioa
|
|
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/94/Granizo.jpg/240px-Granizo.jpg)
- Artikulu hau meteorologia fenomenoari buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: «Kazkabarra»
Txingorra (baita kazkabarra, harria, harriabarra, babazuza, inetasi) atmosferan gertatzen den izotz prezipitazioa da, izotzezko bola txikietan (txingor-aleak) gehienetan. Ur gainhoztuaz betetako ekaitzetan, udan nahiz neguan, gertatu ohi da. Fenomeno meteorologiko kaltegarria da, baratzak eta uztak hondatu eta objektu eta eraikinak kaltetu ditzakeelako, bereziki txingor-aleen tamaina handia denean.
Muturreko txingor-aleak
- Txingorrik handiena Nebraskan erori zen 2003ko ekainaren 22an, 47,6 cm ingurua edo 17,9 cm diametroa zuen, hau da, meloi bat bezalakoa.
- Txingorrik astunena Kazakhstanen erori zen 1959an, 1,9 kg zituen. [erreferentzia behar]
Ikur meteorologikoak
Ikurra | Deskribapena |
---|---|
![]() | Txingor prezipitazio leuna. |
![]() | Txingor prezipitazio neurritsu edo gogorra. |
![]() | Txingorraldi leuna euriarekin edo euri gabe. |
![]() | Trumoi-ekaitza gehi txingorraldia. |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Datuak: Q37602
Multimedia: Hail / Q37602